2008-10-15

Egun batez arraunlari izan nahi duzu?


EGUN BATEZ ARRAUNLARI IZAN NAHI DUZU?????
Galdakaoko Berbalagunek aukera ematen dizu. Urriaren 26an Pasai-Donibanera joango gara Albaola elkartekoekin "boga-boga" egitera.

Informazio gehiago:
galdakao_berba@aek.org
94 456 4119

2008-08-28

Berbafaria, animatzen zara?

Hau da gure giroa BERBALAGUNEN, frogatu nahi????

Irailetik aurrera berriro bueltan gaude. Etor zaitezte euskara nahi duzuen modura praktikatzera!!!!!!

<

2008-06-13

Barnetegi Ibiltaria 2008

Gasolinaren prezioaz aspertuta zaude?? Bizikleta hartu eta moldatu itzazu zure oporrak, lagun artean eta euskaraz gainera!!!!!

2008-06-06

Araba Euskaraz Labastidan Ekainaren 15ean

Hona hemen antolatzaileen hitz politak:

"Arabako bazter honetatik, aspaldi hasi genuen zailtasunez beteriko bidea, euskara berreskuratzea eta zabaltzea izan zen gure asmoa. Horretarako ezinbestekoa zen hortan lagundu zezakeen ikastola eraikitzea. Harrez gero, jende askoren laguntzarekin ekimen honetan atzeraezinak izan diren pausuak eman eta oinarri sendoak eraiki ditugu. Hala ere, oraindik guztion parte hartzea funtsezkoa izaten jarraitzen duenez, Bastidara Ekainak 15an etortzeko deia zabaltzen dizuegu. Egunero amets hori errealitate bihurtzeko lanean gabiltzanoi zuen sostengua ezinbestekoa gertatzen baitzaigu".
Zuei esker,

AMETSAK oraindik DIRAU!
Gogoratu Galdakaoko"Ganguren Mendi Taldea"k egun horretarako autobusa eta irtenaldia antolatzen duela.

2008-05-22

Mintzaeguna 08 Getxon

Iruñean eta Donostian egin ostean, Getxon ospatuko da ekainaren 14an III.mintzaeguna. Euskal Herri osotik etorritako berbalagunak, mintzalagunak, mintzakideak elkar ezagutu eta ondo pasatu eta euskaraz gozatzeko asmoz batuko gara. Aurtengo antolaketaren ardura Getxo Egizu egitasmoaren esku geratu da eta hau da proposatzen digutena:

11:00etan Ongi etorria Portu zaharreko orubean: bertsolariak, dantzariak, txalapartariak, suziriak eta gosaritxoa.
11:30etan Ibilaldi gidatua tokiko berezitasunak ezagutzeko: Xabi Payak eta Unai Elorriagak azalpenak emango dituzte Itsasadarra, Ezkerraldea, Getxo, Algorta eta Portu Zaharrari buruz.
12:30etan Etxetxu Plazan hamaiketako musikatua: alboka, trikitixa eta pandero joleak
13:30etan Kalejira: Portu Zaharretik San Nikokas plazaraino, Zabala kaletik eta Telletxe plazatik igarota
14:30 etan Bazkaria San Nikolas plazan
16:00etan Sari banaketa
16:30etan Erromeria Patxi Perezek gidatua

ANIMATU!!!!!!!

IZENA EMATEKO EPEA: MAIATZAK 31 // TLF:94 456 4119

2008-05-16

Ibilaldia 2008 Maiatzak 25 Zornotzan


2008 Ibilaldirako logoa eta mezua bat dira. Gurasook ikastolara haurrak eramaten ditugunean, dituztenean, maite dituzten bi gauza, amore bi, partekatzen ditugu: gure seme-alabak, eta bestetik, euskara eta kultura. Hortik aurrerako beste maitasun batzuk ere badira...

Bihotza ez da bakarrik maitasunaren ikur. Ikastolak sortu zirenetik bihotzak mugiarazi gaitu, aurrera egiteko indarra eman digu. Beti gauzak bihotzez egin izan ditugu, konpromiso bizia, ezarritako helburua lortzeko borondate tinkoa.

Gizartearen euskalduntze prozesuan, irakaskuntza munduan ikastolak izan dira bihotza, eta oraindik ere badira.

Igandean, maiatzak 25, Zornotzan.



2008-05-09

Mahai borobilean


Eguraldi ederra + umore ona + euskaraz hitz egiteko gogoa + piskolabitx = BERBALAGUN.
Zer? inbidia? Ez galdu denbora eta erdu gure mahai borobilera!!!!

2008-04-07

Silver Berbalagunkide berria

Kaixo guztioi!!!!! Silver naiz eta BERBALAGUNKIDE berria naukazue. Astearte eta Ostegunero 9:15enetan Galdakaoko talde jator batekin paseoan edo mendi txangoak egiteko elkarltzen gara. Badakizue ba, nahi izanez gero idatzi nire e-postara:
galdakao_berba@aek.org

2008-04-04

Ostiraletako taldea

Neska "saltsera" hauek, asteazkenero 11:00etan GURE TOKI tabernan batzen dira . Ez izan lotsarik eta eurekin elkartu, oso animoso hartuko zaituztete.

2008-03-11

Ostegunetako Berbataldea


Hemen daukazuen talde jator jator hau Ostegunero 21:00etan biltzen da Gambrinus tabernan. Lanetik eta klasetik irten berri eta horren alai biltzen dira euskaraz



Hona hemen talde bereko beste partaideak. Gorriz jantzita Cristina daukagu, dagoeneko famatu suertatu zaigun loteri saltzailea. Gogoratzen ez duzuenontzat Galdakaon 4.garren saria jaso genuen. Alboan gure Asun antolatzailea, ideia eta asmamen handiko laguna beti edozer antolatzeko prest.

2008-03-03

Berbalagun taldeak

Kaixo lagunok! Ikusten duzuen koadrila jator hau Berbalagunen talde bat osatzen dute. Astelehenero elkartzen dira "Gambrinus"en 19:00. Berbalagunen parte hartzeko, adin kontutan ez dago arazorik, hor daukazue Peio eskuinaldeko kotxetsuan lokuluxkatxo bat botatzen.
Galdakaon eta giro ezin hobean euskaraz mintzatzeko hemen daukazu aukera!!

2008-02-19

Egunkariaren itxialdia dela eta


Euskaldunon EGUNKARIA itxi zutela bost urte beteko dira bihar eta Galdakaotik enkarteladara joateko deia luzatu digute. Bihar, Otsailak 20, 20:00etan zamakoa eta muguruko gurutzean (botikan). Prentsa euskaraz irakurtzeko aukeraren alde gaudelako.

2008-02-15

Ilusioa euskaraz Galdakaon

Gogoratzen ez baduzue ere, 2007-12-22 ko gabonetako loteriaren 4.garren saria Galdakaon erori zen. Cristina gure berbalagunak saldu zituen kupoiak, oso gustora eta EUSKARAZ!!!
Badakizue ba!!! ilusioa euskaraz ere lortu eta eska daiteke ( Zamakoa kaleko loteri dendan).

2008-02-13

e-mintzalaguna izan nahi duzu?


Horrela bada, http://www.mintzapraktika.org/ zure aukera da. Sartu, Skype atalean klikatu, izena eman eta listo. Geu jarriko gara zurekin harremanetan eta azalduko dizugu egin beharrekoa. Oso erraza da, ez da deus ordaindu behar eta laguntza handia eskainiko dizu.

Izan ere, e-mintzapraktika egiteko aukera martxan jarri genuenetik hainbat izan dira izena eman duten lagunak eta mintzapraktika taldeak martxan jartzeko ohiko euskal hiztun prestu gehiago behar ditugu.

Antzeko zaletasun eta interesak dituen jendearekin topatzeko beste aukera bat sortu da orain. Lagun berriak egin, solasaldi lasaiak izan, munduan zehar dauden euskaldunak edo euskara ikasleak ezagutu eta beraiekin harremana hartzeko. Mintzapraktikak espazioaren mugak gainditu ditu, animatu eta izan e-mintzalaguna!