2011-06-09

Barnetegi ibiltariak


Urtero bezala, AEK-k bere udako eskaintzaren barruan Barnetegi ibiltariak ditu, oinez eta bizikletaz. Ez dago eskola ordurik mintzapraktikara bideratuta daudelako barnetegiok.

Barnetegi ibiltaria oinez uztailaren 2tik uztailaren 17ra izango da.
ADI! Izena emateko azken eguna ekainaren 23a baita.

Informazio gehiago nahi izanez gero http://www.ibiltaria.aek.org/ bloggean aurkituko duzue.

Udan ere euskaraz gozatzeko aukera polita duzue.

Anima zaitezte.

2011-06-08

Ekainaren 23an euskal kantugintza.


Ekainaren 23an arratsaldeko seiak aldera, euskal kantugintza saioa AEK-n Jonu gure herriko kantautorearen eskutik. Garai bateko eta gaur egungo euskal abestien jatorria eta zergatia azalduko dizkigu Barandiaran euskaltegiko terraza handian.




Ez duzue EZER ORDAINDU BEHAR, baina izena ematea eskertuko genizueke zenbat liburuxka egin behar ditugun aurrez jakiteko.


Beraz, izena emateko galdakao_berba@aek.org helbidera mezu bat bidali
edo 675 717530 telefonora deitu.






















































































































































2011-06-02

Anima zaitezte hitz gurutzatuen txapelketara!


Ekainaren 11n Hitz Gurutzatuen Basauriko II. Txapelketa ospatuko da.

Aurkezpena

Hitz Gurutzatuen Basauriko II. Txapelketa egingo dugu Basaurin datorren ekainaren 11n, larunbatez.

Txapelketa bada ere, eta halakoa da, topaketa baten aurrean gaudela esan genezake, elkarrekin topo egiteko eta elkar ezagutzeko aukera izango baitute egun horretan, giro alaian eta patxadan, euskarazko hitz jokozaleek. Hain zuzen ere, zale horiei guztiei begira antolatu nahi izan dugu txapelketa hau;

Lehiaketa

Hiru aldi izango ditu lehiaketak: sailkapena, finalerdia eta finala, eta honela banatuko dira ordutegian:

09.30 – 10.30 Sailkapena
10.45 – 11.45 Finalerdia
12.00 – 13.00 Finala

Sailkapena

Proba honetan aurreneko hogei postuetan gertaturiko lehiakideak sailkatuko dira finalerdirako. Finalerdira igaro ahal izateko, ezinbestez bukatu beharra dago proba ordubetean.

Finalerdia

Proba honetan aurreneko lau postuetan gertaturiko lehiakideak sailkatuko dira finalerako.

Finala

Agerian eta jendaurrean jokatuko dute finala hartara iritsi diren lau lehiakideek.

Jokoen prestakuntza

Luma taldeko kideak, LUMA hilabetekariaren egileak, arduratuko dira jokoen prestakuntzaz eta haien egokieraz eta zuzentasunaz


Sariak

Finalera iritsi diren lehiakideak

1. postua. Txapela, Luma aldizkariaren urte baterako harpidetza, Dostaizu! , Euskarbel eta Euskal Herriko Txapelketarako dietatxue.

2. postua. Luma aldizkariaren urte baterako harpidetza, Dostaizu! , Euskarbel.

3. postua. Luma aldizkariaren urte baterako harpidetza, Dostaizu! , Euskarbel.

4. postua. Luma aldizkariaren urte baterako harpidetza, Dostaizu! , Euskarbel.

Mokadua

Herri eta elkarte giroko mokadu batez emango diogu amaiera txapelketak lehiakideen artean sortuko dituen “estualdiei”.

Izena-ematea

5 € ordaindu beharko ditu txapelketan parte hartuko duen lehiakide bakoitzak. BOLINTXU AEK EUSKALTEGIAn eman beharko da izena, EKAINAren 9ra arte.

2011-06-01

Ekainaren 4an Euskal Jaia Galdakaon


Urtero legez, ekaineko lehen zapatuan Euskal Jaia ospatuko dugu Galdakaon.
Aurtengo egitaraua inoiz baino erakargarriagoa da:

Egun osoan trikitilariak, fanfarriak eta txistulariak herriko kaleetan zehar.

11.00 Banda Munizipala. Herriko kaleetan zehar.
12.00 Pintxo dastaketa. Santi Brouard enparantzan.
Sardinada sagardoakin. Muguruko parkean.
12.30 Umeentzako gunea: tailerrak, puzgarriak, jolasak... Lehendakari Agirre plazan.
13.00 Antzar-Txakur erakusketa. Udaletxeko plazan.
15.00 Bazkari Herrikoia. Muguruko parkean.
17.00 Kuadrilen arteko Herri Kirolak eta erakusketa mundiala. Muguruko parkean.
18.00 Talo Dastaketa. Santi Brouard enparantzan.
22.30 Berbena Arizgoiti. Santi Brouard enparantza



Anima zaitez, ea denon artean Euskal Jaia "Euskararen jaia" bihurtzen dugun.