2012-04-26

OROIMEN HISTORIKOAREN ERAKUSKETAKO ARGAZKIAK



     



Azalpenak entzun aurretik gure kabuz ibili ginen aretoan.
Argazkiak, dokumentuak, lubakien maketak, gerraren inguruko datuak, gudarien arropa.... Bazen zer ikusi.




Galdakaoko oroimen historikoa berreskuratzeko lanean diharduen Galdako Gogora taldeko hiru kidek erakusketako argazkien gaineko informazioa eman ziguten, baita gerra bizi izan zuen zenbait Galdakoztarren  pasadizu bitxiren bat kontatu ere.





Eskerrik asko Galdako Gogorako kideoi egindako lanagatik.


2012-04-24

OROIMEN HISTORIKOARI BURUZKO ERAKUSKETA


Non: Galdakaoko Torrezabal kultur etxean

Noiz: Apirilaren 25ean 19:00etan

SARRERA DOHAINIK





Galdakaoko bonbardeaketaren 75.urteurrena oroitzeko, Galdakao Gogora elkarteak beste eragile batzuen laguntzarekin antolatu duen erakusketa ikustera joango gara bihar.
Elkarteko kide batek argazki eta dokumentuen azalpena emango digu.

ARGI IBILI ERAKUSKETA IKUSTEKO AZKEN EGUNA APIRILAK 27 DA ETA.

"Porrotaren alde" hitzaldiko argazkiak


Gandasegi herri ikastetxearen 100.urteurrena ospatzeko egitarauak Alberto Iñurrategi mendizale handia hurbilagotik ezagutzeko aukera eman zigun. Kirolari atxabaltarrak porrotak ekar ditzakeen lekzioez hitz egin zigun. Gainera, adi-adi entzuten genion bitartean, bere ibilbide profesionalean atera dituen hainbat argazki eder ikusi genuen.

 Hitzaldia bukatu zenean bertaratu ginenon txanda heldu zen.
Mikrofonoa eskuan hartu eta mendiaren inguruko galdera mordoa egin zion mendizale batek baino gehiagok, eta Albertok jator-jator erantzun zion jakin-mina zeukan orori.

ZORIONAK GANDASEGI Alberto eta berbalagunon partez

2012-04-17

ALBERTO IÑURRATEGIREN HITZALDIA



Eguna: Apirilak 19, osteguna

Ordua: 19:00etan


Lekua: Gandasegi ikastetxea (Galdakao)

Sarrera DOHAINIK





 Munduan ospe handikoa dEn Alberto Iñurrategi mendizaleak Gandasegin berba egingo du ostegun honetan porrotaren lekzioei buruz Gandasegi herri ikastetxearen ehungarren urteurrenaren programa barruan. Hitzaldiaren izenburua: "Porrotaren alde". Ekintza hau jente guztiarentzat zabalik dago, ikastetxe bereko gela balioaniztunean. Hitzaldia euskeraz izango da.

2012-04-01

Labur Bira


Interesgarria benetan Euskarabilaren eskutik ikusi ahal izan genuen LABUR BIRA film laburren IX.zirkuitukoa.

Bost film laburrek osatu zuten emanaldia: Hemen nago, Izena duena, Urrezko eraztuna, Aberria eta argazkian duzuen David Zabalak zuzendutako Ohe azpiko zera.

Emanaldiaren ostean aipatutako zuzendariak bere lanbidearen inguruko hitzaldia eman zuen entzuleek egin zizkioten galderei erantzunez.





Emanaldira Basauriko eta Galdakaoko  zenbait berbalagun joan ginen.
Bistan da Hego-Uribeko berbalagunen arteko harremanak osasun ona duela.

Hurrengoan Galdakaora etorri, besoak zabalik itxarongo dizuegu eta.