2013-12-17

GABONETAKO GALDAKAOKO EUSKARAREN PROGRAMA


ABENDUAK 20
20:00 SANTO TOMAS TXIKI
Patakon Kultur Elkarteak antolatuta
Gipuzkoa kalea

ABENDUAK 22

18:30 BERTSO JAIALDIA
 Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Fredi Paia, Jon Maia, Amets Arzallus eta Igor Elortza.
Gai-jartzailea: Arkaitz Estiballes
Torrezabal Kultur Etxea

ABENDUAK 23 eta 24
12:00 ZINEMA EUSKARAZ: “Lucius Dumben berebiziko bidaia”
Sarrera: 3,00*
Torrezabal Kultur Etxea

ABENDUAK 24
16:30 OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN HARRERA
Gandasegi HI arkupeetan
Patakon Kultur Elkarteak antolatuta

17:00 KALEZ KALE OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREKIN
Kurtzeko plazatik Txistulariak, trikitilariak, kantariak, dantzariak...
Patakon Kultur Elkarteak antolatuta

18:00 AMAIERA-EKITALDIA
Txistulariak, trikitilariak eta Andra Mari Dantza taldeko Dantzari Txikien ekitaldia.
Santi Brouard plaza (euria bada Kurtzeko frontoian)

OLENTZEROK ETA MARI DOMINGIK GABONETAKO SUBILA IPINIKO DUTE Andra Mari Dantza Taldeak antolatuta


ABENDUAK 30 eta 31
12:00 ZINEMA EUSKARAZ  “Zarafa”
Torrezabal Kultur Etxea

2013-12-02

GALDAKAOKO POTEO-TALDEKOEN AFARIA



Galdakaoko osteguneko poteo-taldeak ohitura bihurtzen hasi den urte hasierako afaria egin zuen joan den ostiralean.

Normalean Pepeto txokoan ospatzen dugun arren, aurten Barrengorriren txokoan afaltzera gonbidatu gaitu Roberrek.

Leku eta afari ederra, baina konpainia hobea, dudarik gabe!

Esaera zaharrak dioen bezala: LAGUN ONEKIN ORDUAK LABUR!!!

2013-11-29

BASAURIN BE BAGARA

Basaurin be bagarelako asteburu honetan euskarak izugarrizko presentzia izango du gure herrian. 

Gaurko plan politak daudela gogoratu:

Gaur, Pintxo potea ZIRZIRA AHOTS TALDEArekin Pozokoetxeko tabernetan. 20:00etatik 22:00etara.

Euskararen aldeko BERTSO AFARIA Txarraska gaztetxean. 21:30ean.


Bihar, azaroak 30, Kareaga auzoko pintxo potearekin batera PINTXO KANTU POTEO euskalduna!


 Eta igandean denak kalejiretan parte hartzera. Sei kalejira ezberdin egongo dira. Zuek aukeratu zeinetan hartuko duzuen parte, baina kolore horiek erabilita zuon leiho eta balkoiak atondu!!!




Hauxe izango da abenduaren 1ean egingo dugun ibilibidea
  • KALEJIRA BERDEA
Hernan Cortes plaza-Lapurdi kalea-Ixatxak parkea-Elizondo kalea-Taberna Nagusia-Gernika kalea-Abaroa kalea-Kareaga Goikoa kalea-Segovia kalea-Luis Petralanda kalea-Nagusia kalea (kale honen zati bat KALEJIRA MOREArena ere bada)-Antonio Fernandez kalea-Solobarria
  • KALEJIRA ARROSA
Jose Etxegarai-Agirre Lehendakaria kalea
  • KALEJIRA HORIA
Artunduaga Kiroldegia-Kantalazarra parkea
  • KALEJIRA ARROSA-HORIA ELKARREKIN
Arizko zubia-Arizko Dorretxea-Catalunya kalea- Galizia kalea-Doktor Fleming kalea-Soloarteko parkea-Soloarte kalea-Menendez y Pelaio kalea-Balendin Berriotxoa kalea-Resurreccion Mª Azkue kalea-Agirre Lehendakaria kalea (beherantz)-Bingen Anton Ferrero kalea-Nagusia kalea-Solobarria (metroaren sarreratik)
  • KALEJIRA MOREA
Basozelaiko Gizarte Etxea-Basozelai kalea-Udaletxea-Arizgoitiko plaza-Nagusia kalea (kale honen zati bat KALEJIRA BERDEArena ere bada)-Autonomia kalea-Begoñako Andra Mari kalea-Araba kalea-San Isidro plaza-Juan XXIII kalea (kale hau KALEJIRA LARANJArena ere bada)-Solobarria
  • KALEJIRA URDINA
Kareaga Gizarte Etxea-Karmelo Torre kalea-Kareaga Goikoa kalea-Juan Ibargutxi kalea-Bidearte kalea-Foruak kalea-Agirre Lehendakaria kalea-Nafarroa kalea-Uribarri kalea (kale hau KALEJIRA LARANJArena ere bada, baina kontrako norabidean; LARANJAN hasieran eta URDINEAN amaieran)-Solobarria (batzokitik)
  • KALEJIRA LARANJA
Baskonia zubia-Matxitxako kalea-Bizkotxalde parkea-Uribarri kalea (beherantz)-Madril plaza-Arratia Ibarra kalea-Erronkari Ibarra kalea-San Biator kalea-Juan XXIII kalea (kale hau KALEJIRA MOREArena ere bada)-Solobarria
Edozer erabil dezakegu: puxikak, arropak, izarak… eragin buruari, merkeena da eta!

BENITO LERTXUNDI: "OROIMENAREN ORAINA"

Gaur Benito Lertxundiren kontzertua izango da Sozial Antzokian arratsaldeko 20:30ean. Aspaldi bukatu ziren sarrerak; beraz polito egongo da.

Harrigarria izaten da askotan, patuak duen indarra! Batzuetan, apartekoak diruditen bi historia, bi pertsona, gurutzatzen dira, zergatia zehazki jakin gabe, ezkutuan idatziriko historia batean loturik baleude bezala, bien artean, horrela, historia berri bat osatzen dutelarik. Oraingo historia honek bi protagonista ditu: Mireia Berenguer eta Benito Lertxundi. Mireia katalana da, Ripollet herrian jaioa, 29 urte ditu eta duela 9 bat Euskal Herriaz maitemindu eta han dena utzirik, honuntza abiatu zen. Hemen topatu zituen lehen erreferentzietakoak, nola ez, Mikel Laboa eta Benito Lertxundi izan ziren. Ez zihoan, bada, desbideratuta. Bere kezka, bere ardura, bere dedikazioa, bere bizitza azken batean, arazoak dituzten gazteen artean dago eta, hori dela eta, Hondarribiko Goikoerrota deritzan Errota zaharreko egoitzan arreta berezia behar duten gazteentzat batipat, natureskolaren proiektoaren garapenean buru-belarri dabil. Duela aste batzuk, eguzkia sortu aurretik, bapateko intuizio batek gidatu zuen Jaizubiako marismetako bidea hartzera eta hantxe, goizaldean, lehen printzeekin batera, laino artean topatu zuen enkoadreak harrapaturik, argazki bat atera zion, zertarako oso ondo jakin gabe. Argazkian dastatu daitekeen giro lasai bezain enigmatikoak barrutik harrapatzen gaitu eta barne munduan murgil gaitezen, gonbite dultzea, misteriotsua eta dotorea luzatzen digu. Egun horretan, bere lagun batek, argazkiaren magiaz oharturik, ETB-ko eguraldiaren tartera bidaltzea deliberatu zuen (EITB.com), gauean Benito Lertxundiren arreta bereganatuko zuela inondik ere susmatu gabe. Benito Lertxundi kantaria, bitartean, bere disko berriaren lehen urratsak ematen ari zen eta kantuen azken xehetasunak bukatzearekin batera, diskoa bera, hala nola horren komunikazioa ere bilduko zituen irudiaren bila zebilen. Argazkia telebistan ikusi zuenean, ez zuen zalantzarik izan. Huraxe zen bere lan berriaren mamia hoberen marrazten zuen irudia: misterio eutsia, edertasun goiztiarra, bakardade gozoa eta basatia. Mireiak, bitartean, bere proiektoan jarraituko du gogor (goikoerrotanaturguneanaturescola.blogspot), intuizioak eta patuak bere bihotzeko proiektoaren zortea bideratuko duten esperantzan.

2013-11-28

ABENDUKO AGENDA

Abenduaren 12an, aurreko agendak ez zekarren Gartxot filmaren emanaldia egongo da Pozokoetxe kultur etxean 19:00etan.

2013-11-21

ORREAGA IRITIZI TALDEAK GALDAKAON ANTOLATUTAKO HITZALDIAK


AZAROAK 21. 19:00ETAN Gandasegi eskolan

"XXI.mendeko Euskal Herria euskaldun! Eta horretan nik zer?"

AZAROAK 29. 20:00ETAN Andra Mari dantza taldearen lokalean

"Euskal matriarkalismoaren teoria"

AZAROAK 4. 18:30EAN Galdakaoko AEK euskaltegian

"Euskal kantua"

2013-11-20

GIRO POLITA BASAURIKO AURKEZPENAN!

Pasa den ostirakean aurkezpen festa polita izan genuen. Bertan Basauriko berbalagun egitasmoan parte hartzen duten hainbat eta hainbat kide elkartu ziren, urteetan zehar berbalagun izandakoak, baita aurten hasitakoak ere. Elkar ezagutzeko aukera polita izan zen, errepikatzeko modukoa!
Gure berbalagun bertsozalea den Aratzek bertso sorta polita prestatu zuen aurkezpentxoari hasiera emateko. Berbalagunek urte hauetan zer eskaini dion kontatu zigun bertsoetan. Baita bertan zer egiteko aukera dagoen...


 Jarraian bideotxo polita ikusi genuen, berbalagun zer den argi uzten duena. Argazki batzuk ikusteko aukera polita izan genuen gainera...




Jarraian talde ezberdinetan parte hartzen duten berbalagunak elkar ezagutzeko unea heldu zen, eta horretarako euskaldunoi horrenbeste gustatzen zaigun mokadutxoa izan genuen. Tripa beteta eta kopa eskuan askoz errezagoa baita harremanak egitea. 




Eta hori gutxi balitz, bukatzeko tabernak antolatutako kontzertutxoa ikusi ahal izan genuen. Ordu betez Josu Bergararen ahotsaz eta bere abestien hitzez disfrutatu genuen.

Benetan ondo pasatu genuen eta berriz ere elkartzeko irrikitan gaude. 

Ba, lasai ibili berbalagun maitiak!!! Gabonak gainean ditugu eta ziur Olentzerok danok elkartuko gaituela!

2013-11-14

GALDAKAOKO AURKEZPEN FESTA

Itzela, zoragarria, sekulakoa, primerakoa...atzoko aurkezpen festa hitz gutxitan, baina zehatz definitzeko, euskaltegietan erabili ohi diren sinonimo zerrenda luze horietakoa etorri zitzaigun gogora atzo bertaratu ginen asko eta askori. Jendetsua eta dibertigarria, beste ezeren gainetik.

Aspalditik egitasmoan parte hartzen duten berbalagun piloaz gain, herriko jende asko hurbildu zen aurreikusten zen festa giroak erakarrita. Taberna lepo, lagun gehienak zutik...seinale ona!

Barry Manley-k txapela kentzeko moduko ikuskizuna eskaini zigun: "Irish in Euskal Herria".
Bakarrizketalari hobeak egongo dira munduan, baina nekez aurkituko dugu gure egitasmoak zabaldu nahi duen mezua hobeto adierazten duenik. Jator, gogotsu eta zirikatzile. Eta, horrelakoetan, jendearen erantzuna ere parekoa izaten da.

Jaia amaitzeko, pintxoak eta edaria guztiontzako eta Barryren "Show-a" denon ahotan agur esan genion elkarri, ahaztea kostatuko zaigun arratsalde-gaua askotan errepikatuko den itxaropenez.


2013-11-12

GALDAKAOKO BERBALAGUNOK GERNIKAKO BERTSO SAIOAN



Egun zoragarria pasatu genuen joan den larunbatean Gernikan.

Goizeko 12:00etan, motorrak berotzeko pote batzuk hartzen hasi ginen, euskal kantutegia eskuan genuela. A ze abesbatza Gernikara joandakoa!

14:30ean bertso saioak erakarrita jendez gainezka zegoen tabernan bazkaldu genuen kantu eta bertsoz animaturik.

Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, giroa itzela zen. Gernikako Jai-Alaiak "Sarrerak agortuta" kartela jarri zuen. Ilara luzea frontoira sartzeko, eta euria barra-barra ari zuen, baina gu lasai geunden aldez aurretik erositako sarrerak poltsikoan genituen eta.

Horrenbeste denbora itxarotea merezi izan zuen, giroa ederra izateaz gain, saioak oso ale politak utzi zituelako. Eta, batez ere, ezin hobeto pasatu genuelako.

Hurrengo hitzordua jarrita dago: BEC (Berbalagun exhibition centre)

BASAURIKO BERBALAGUN AURKEZPEN FESTA


Basauriko berbalagunak aurkezpen jaia izango du azaroaren 15ean. Bertara berbalagun zein berbalagun izateko interesa duzuenok zaudete gonbidatuta.

Gure helburu nagusia giro euskaldun eta jatorrean arratsaldea pasatzea da, eta bide batez elkar ezagutzea eta kide berriei harrera ezin hobea egitea.

Aurkezpen labur eta arin bat egin eta gero, zozketa interesgarria izango da baita mokadutxo gozo-gozoa egiteko aukera.

Azkenik, festa borobiltzeko, sorpresa izugarria izango da. Zer den jakin nahi baduzu bertara hurbildu beharko duzu!!!

2013-11-11

GALDAKAOKO BERBALAGUNON AURKEZPEN FESTA




Galdakaoko berbalagunak eta berbalagun izatera animatzeko interesa daukazuen guztion festa izango da azaroaren 13koa.

Talde guztietako lagunok giro jatorrean arratsalde polita pasatzea da nahi duguna, eta, bide batez, kide berriei behar bezalako ongi etorria egitea.

Aurkezpen labur eta arin bat egin eta gero, Barry Manley bakarrizketalari irlandarraren umoreaz gozatu ahal izango duzue.

Azkenik, festa borobiltzeko, zer jan eta zer edan egon da. Beraz, lasai, mokadutxoa dastatu gabe ez zarete etxera bueltatuko eta!



ANIMA ZAITEZ, EDERTO BATEAN PASATUKO DUGU ETA!!!


2013-11-06

HITZ GURUTZATUEN BASAURIKO III.TXAPELKETA



Aurten ere Basaurin Hitz gurutzatuen txapelketa egingo dute. Bolintxu AEK euskaltegiak eta Enrike Jaio Kultur Elkarteak antolatuko dute ekimen hau hirugarrenez.
Larunbat honetan, azaroaren 9an, izango da goizeko 09:30etik aurrera Eskarabilla txokoan (Renfe geltokiaren ondoan). Bertan, lagun giroan goiza euskaraz emateko aukera paregabea izango duzue. Ez hutsik egin!


Izena emateko edo informazio gehiagorako

bolintxu@aek.org
94 440 82 64

2013-10-18

LIBRE GALDAKAOREN EGITARAUA



12:00etan Umeentzako jolasak Mugurun


13:30ean Triki-poteoa Guzur Aretxan hasita


15:00etan Herri bazkaria Guzur Aretxan
Arkaitz Estiballes eta Beñat Ugartetxea bertsolariekin


20:00etan Kontzertuak


2013-10-17

"TXINTXILIPURDI ERREGEA" ANTZEZLANA





Umeentzako anzerkia

Urriaren 19an

17:00etan

Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean

Sarrera: 5€ (Umeek 3€)








Sinopsia:

Kutxa fantastiko baten barruan Mari Zikin heldu da. Maitasunaren unibertsotik etorritako pertsonaia zoragarria: jolas, kanta, ustekabe eta lagun ugariz beteriko ekipajea dakarkigu.

Txintxilipurdi Erregea oso bromazalea da, algara zoroak atereaz dibertitzen da bere gazteluko zelaian itzulipurdika. Egia esan, guztia ondo egon zitekeen ipotxen herrialdean, baina erregeak tristezia bat dauka...

"NICK MARITXU NICK BARTOLO" ANTZEZLANA


Urriaren 18an

21:00etan

Galdakaoko Torrezabal K.Etxean

Sarrera: 10€



Sinopsia:

Maritxu eta Bartolo ezizenekin gazte bik txatean topo egingo dute. Denbora batez internet bidez komunikatzen egon eta gero zita egitea erabakiko dute. Non eta opera bateko biltegi zaharrean pasatuko dute gaua elkarrekin. Bertan aurkitutako elementu guztietaz baliatuta bikotea jolasean arituko da. Bartolok kantuaz inspirazioa aurkitu nahi duen bitartean, Maritxuk sexuarekin gozatzeko asmoa dauka. Bata bide batean, bestea beste bidean, baina topo egingo al dute inoiz?
Antzerkiak eta dantzak bat egiten dute antzezlanean. Bi aktore taula gainean eta ezustekoz beteriko komedia. Eromenezko erritmoak munduan eta denboran zehar garraiatuko du ikuslea antzerki-bidaia-komiko honetan: klasikotik futuristara, musikaletik dramara, beldurrezko eszenetatik epikoenetara, egoera absurdotik errealismora, patetismotik hunkigarritasunera, beti ere komedia nagusi dela.
“Maritxu, nora zoaz” kantu ospetsua abiapuntu, umorezko maitasun eta erotismo istorio honek gure erokeria itsutuak begien aurrean dugun hori ikusten uzten ez digula kontatzeaz gain, helduek batzutan jolasaren zentzua ez galtzearen beharraz ohartarazten digu.

2013-09-23

UNAI ITURRIAGAREN HITZALDIA: ZELAN EPAITZEN DA UMOREA TXAPELKETAN?



BERTSOLARITZA ETA UMOREAREN INGURUKO HITZALDIA


 

EGUNA: IRAILAK 25

ORDUA: 19:00

LEKUA: ARIZKO DORRETXEA (BASAURI)

SARRERA LIBREA



Anima zaitez!!!













2013-09-18

ORAIN, EUSKARA PRAKTIKATU. GERO, EUSKARAZ BIZI!


2013-14 ikasturtean Galdakaon zein Basaurin Berbalagun egitasmoan izena emateko epea zabalik dago dagoeneko.

Taldeak urrian jarriko ditugu martxan, eta urritik aurrera izena emateko aukera egon arren, taldekide guztiekin batera hastea oso garrantzitsua denez, izena lehenbailen ematea gomendatzen dizugu.

Zeren zain zaude? PRAKTIKATU GUREKIN!!!

Izena emateko, deitu 607 14 68 55 zenbakira

2013-09-16

GALDAKAOKO JAIETAKO TOPAKETA

Udako oporrak gehienoi aspaldian bukatu zitzaizkigun, eta ikasturte berriari urrian ekiteko prest gaude dagoeneko.
Aurten, Basauri eta Galdakaoko Berbalagun familia, urtero legez, haztea espero dugu, eta horretarako izena ematera animatzen zaituztegu.

Ikasturtea urriko lehen astean hasi arren, irailaren 18an hirugarren urtez antolatu dugun berbalagun topaketara etortzera gonbidatzen zaituztegu. Bertan, aurreko urteetan egitasmoan ibilitako jendeak eta aurten animatu diren berbalagun berriek elkar ezagutzeko aukera dute, Galdakaoko jaietako giro alaiaz gozatuz.

Hitzordua jarrita dago. 19:00etan Galdakaoko AEK euskaltegian geratu gara, handik txonagunean zerbait hartzera joateko.


Anima zaitezte!


2013-06-21

EUSKARA ERRITMO BIZIAN

Nork esan du euskaldunok erritmorik ez daukagula? Eduki badaukagu, baina aukera berezietarako gordeta uzten dugu, antza.
Atzoko djenbe ikastaroa da horren erakusle.
Irudiaren erdialdean dagoen neskaren eta honen ezkerretan dagoen mutilaren aginduetara ibili ginen poz-pozik.
Ikastaro hau ikasturte honetan egin dugun azken ekintza izanik, agur kutsua ere bazuen, eta ahalik, beti bezala, ahalik eta jende gehien hurbiltzea nahi genuen. Berbalagunez gain, kalean jarritako kartelak ikusi zuenik ere bertaratu zen, eta bide batez, Berbalagun zer den bertatik bertara ikusi zuten.





Ordubete eta erdiko saio zaratatsuaren ostean etorri zen barealdia eta gure esku minduentzako merezitako atsedena. Saioarekin batera aurten Berbalagunek ere pertsiana itxiko du, irailean indarberrituta bueltatzeko. Oporrak gainean ditugu; falta dugun gauza bakarra eguzkia da. Ea gaur egindako erritoak hodeiak uxatzen dituen...




2013-06-13

DJENBE IKASTAROA





EGUNA: EKAINAK 20

ORDUA: 19:00

LEKUA: GALDAKAOKO AEK


Izena ematea oso garrantzitsua da, djenbeak aldez aurretik eskatu behar direlako. Norbaitek etxetik eramango balu, abisatu dezala.

Ez ahaztu izena emateko azken eguna ekainaren 17a dela.





Etor zaitez euskara erritmo bizian praktikatzera!!!

2013-06-03

BILBON KANTARI

Hurrengo igandean, ekainak 8, Bilbon Kantari izango dugu Bilboko kaleetan zehar. Kantatzea gustuko baduzu eta asteburu honetarako planik ez baduzu, hurbildu zaitez Arriagara eguerdiko 12:00etan eta taldeka banatuta alde zaharrean zehar goiz parte zoragarria pasatzeko aukera izango duzu. Noski! Euskal kanten doinu eta letra zoragarriez lagundurik.

Taldeka arituko dira kantariak 14:30ak arte, ordu horretan talde guztiek bat egin eta denak elkarrekin abestuko dute. 15:00etan (dagoeneko izena eman dutenek) kantu bazkaria izango dute. Baina eguna ez da hor bukatuko, 18:00etan Kantu Jira izango baita 7 kaleetan zehar.

Animatu eta hasi kantuan!!!!

2013-05-29

MINTZA EGUNA Elgobairraren

Ekainaren 1ean Mintza Eguna izango da Elgoibarren. Bertan Euskal Herriko hamaika txokoetako euskaldun zahar eta barri elkartuko dira giro euskaldunean egun ederra pasatzeko asmoz.
EGITARAUA
11.00 Ongi etorria eta hamaiketakoa Maalako Plazan
12.00 Kantu ibilaldi, Pello Arrieta historialariak gidatuta
13:30 Mintza Kalejira, dultzaineroekin
14:30 Bazkaria Maalako Plazan
16.30 Sari banaketa, Ziarda eta Narbaiza bertsolariekin
17:30 Euskal Erromeria MP5 taldearekin
… eta sorpresa gehiago!

Elgoibar ezagutu, mingainak astindu, tripa bete… eta dantza egiten ikasteko aukera ere izango dugu. 

Ireki bihotza… Elgoibarko mintzalagunentzako!

2013-05-27

HEGO-URIBEKO BERBALAGUNON BAZKARIA

Beste behin ere euskaraz bizi eta ondo pasatu nahi dugula erakutsi dugu, oraingo honetan mahai baten bueltan bazkari  eta bazkaloste eder batean. 40 lagun, talde guztietatik hiruzpalau. Asko eta asko HABEko azterketa edo bestelako arrazoia dela-eta ezin bertaratua, baina hurrengoa laster izango delako itxaropenaz.

 
Adin guztietako lagunak helburu bakarrarekin: Horman eskegitako banderolak dioen bezala, euskaraz bizi nahia. Berbalagunek ere beren aldarria agerian utzi nahi izan zuten, eta argazki guztiak ezin direnez jarri, horra mezua ondoen islatzen duena.
 
Bazkaria ondo egon zen, eta bazkalostea zer esanik ez. Ahotsak findu eta ordubete eta erdiz
Jonuren gidaritzapean kolorea eman genion urte luzez errepikatzea espero dugun hitzorduari.
 
 
 
Datorren urterako zita jarrita dago. Mila esker denoi eta hurrengora arte.
Biba zuek!!!


2013-05-23

IBILALDIA: aldapa leunduz

2013ko Ibilaldia Santurtzin izango da, non Asti Leku ikastola dagoen.

Ibilaldi guztietan bezala egitarau ikaragarria prestatu dute oraingoan ere, goizean hasita Iluntzea arte euskaraz hainbat ekintzez gozatu ahalko dugularik: erromeriak, dantzaldiak, irrien lagunak, karaokea... txiki zein nagusien gustuak asetzeko beste izango dugularik

Bertara heltzeko arazorik ez dugu izango aurten, metro zein trenean joan baikaitezke eta horretarako zerbitzu bereziak egongo baitira.

Gainera, eguraldiak ere lagunduko omen gaitu. Pairatzen ari garen "neguberri" (oraindik negua bukatu ez dela ematen baitu) honek atsedenalditxoa emando ei digu igandean guztiok elkarrekin euskaraz goza dezagun.

Animo eta hurbildu Santurtzira!!!

oh: informazio gehiago nahi izanez gero sartu Ibilaldiaren web orrian.


2013-05-21

EUSKALDUNA NAIZ ETA ARRARO NAGO!

Bihar, maiatzak 22, arratsaldeko 19:00etan Pozokoetxeko Kultur Etxean "Euskalduna naiz eta arraro nago" bakarrizketa izango dugu ikusgai.


Barry Barrezek eta Baltziskuetak hiruna bakarrizketa saio eskaintzen dizkigute Euskal Herrian Euskarazen eskutik. Umorea oinarri, euskaldun izatearen eta euskaldun jokatzearen ondorioen gainean arituko dira bi antzezleak. Horretarako, Euskaraz Bizitzearen esperientzia kontatzen dute bi umoregileek ordu beteko saio honetan.

Zeinek esaten zuen kultura oso garestia zela? Berton kultura, euskal kultura, debalde kontsumitzeko aukera paregabea!!! Animatu!!!

2013-05-19

GALDAKAOKO BERBALAGUNEKO II.PINTXO TXAPELKETA

2013ko Galdakaoko Berbalaguneko pintxo txapelketak txapeldun berria du dagoeneko.
Iazkoa ederra izan zen, baina zaila da bien artean onena zein den erabakitzea.
Aurten bi berbataldetako eta AEK-ko zenbait ikaslek hartu du parte. Orotara 17 lagun elkartu gara ikusgarria bezain barregarria izan den txapelketa honetan.
17 lagunek parte hartu arren, 23 pintxo puntuagarri izan genituen zein baino zein goxoago.
Iaz bezala, hiru gauza hartzen genituen kontua: Zaporea, aurkezpena eta originaltasuna.
Epaiaren berri ematen eskuineko argazkian ateratzen diren hiru artista hauek. Epaile lanetan, berriz,parte hartutako guztiok izan genuen ardura berbera.

Irudian irabazleak eta saria eman zuen Roberto Moreno jauna
Maila ikaragarria egon bazen ere, Andrearen
 "Onddoz beteriko zakutxoa" pintxoak irabazi zuen lehen saria. Rubenen "Iñaki eta Kristina" maisulana bigarren postuan geratu zen eta Izaskunek brontzezko domina lortu zuen "Intxaurrak amari" pintxo gozoarekin.







2013-05-16

NESPRESSOEKIN BITXIKERIATAN!!!

Hurrengo astelehenean, maiatzak 20, nespresso kapsulak birziklatzen ikasteko tailerra izango da. 18:30ean elkartuko gara Bolintxu AEKn.



Gero eta ohikoagoak dira kafe makina hauek eta askotan hondakinekin (kapsulekin) zer egin ez dugunez jakiten, zaramara bota ohi ditugu.  Baina hori aldatzerik badugu!!! Eta bide batez bitxikeria eta gauza politak merke-merke egin: belarritakoak, eraztunak, lepokoak... 

Etorri gurekin eta uda honetan zuk zeuk egindako arrakadak harro-harro jantz itzazu!!

Guztiontzako lekua egongo dela ziurtatzeko, mesedez, eman izena lehenago hegouribe@aek.org helbide elketronikoan edota 607 14 68 55 telefonoan.

MUGARRIZ MUGARRI mendi irteera


Hurrengo igandean, maiatzak 19, Baskonia Mendi Taldeak "Mugarriz mugarri" mendi irteera egingo du. 13 kilometrotan Basauriko mugarriak ezagutzeko aukera izango dugu, baita ezagutzen ez ditugu gure herriko hainbat txoko ikusi eta mendi buelta politaz gozatzeko.

Goizeko 9:00etan geratuko dira San Migelgo "Taberna  Nagusia"n (Taberna Mayor) . 13 kilometro horietan gustura aritu ostean bertan (leku berean) eman zaio bukaera irteerari.

Hainbat berbalagun bertara joango da; beraz, mendi buelta euskal giroen egiterik badagoela frogatuko dugu. Animatuz gero, badakizue... 

GOZATU MENDIAN EUSKARAZ!!!!


2013-05-14

HEGO-URIBEKO BERBALAGUNON TOPAKETA


Galdakao eta Basauriko berbalagun maiteok:

Maiatzaren 25a ondo pasatzeko eta euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko eguna dugu.
Elkar ezagutzen ez duen jendea ezagutzeko eguna, ikasturtea elkarrekin behar den moduan agurtzeko eguna eta herri honi nortzuk garen erakustekoeguna.

Goiko argazkia atera genuen egunean bezala, oraingoan ere berdin batu gaitezen.


Aitzakia bakarra HABEko 1.mailako azterketa egin behar dutenek izango dute (eta zuek ere bazkalostera hel zaitezkete). Beraz, ez dugu ezetzik onartuko, badakizue.

ANIMA ZAITEZTE!!!

2013-05-13

PINTXO TXAPELKETA

Eguna: Maiatzak 17

Izena emateko azken eguna: Maiatzak 16

Lekua: Galdakaoko Barrengorri txokoa

Ordua: 19:00etatik aurrera


Baldintzak:

- 10 pintxo handi edo 20 txiki eraman
- Pintxoa etxetik eginda eraman
- 19:00etatik aurrera txokoan ordubetez presta daiteke

Zer baloratuko da:

- Zaporea
- Aurkezpena
- Originaltasuna

2013-04-12

"MONT BLANC ETA ELBRUS, EUROPAKO GAILURRAK" HITZALDIA




















Euskaltzalea ez ezik, mendizalea ere baldin bazara, Apirilaren 18an hitzordu polita daukazu.

Gangureneko mendizale aditu batek Mont Blanc eta Elbrus mendietara joan zeneko bizipenak azalduko dizkigu. Bertan argazki eta bideo ederrak izango ditugu ikusgai.

Hitzaldia Gangureneko barruko aretoan izango da. Sarrera dohainik da

ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI GUREKIN