2013-05-29

MINTZA EGUNA Elgobairraren

Ekainaren 1ean Mintza Eguna izango da Elgoibarren. Bertan Euskal Herriko hamaika txokoetako euskaldun zahar eta barri elkartuko dira giro euskaldunean egun ederra pasatzeko asmoz.
EGITARAUA
11.00 Ongi etorria eta hamaiketakoa Maalako Plazan
12.00 Kantu ibilaldi, Pello Arrieta historialariak gidatuta
13:30 Mintza Kalejira, dultzaineroekin
14:30 Bazkaria Maalako Plazan
16.30 Sari banaketa, Ziarda eta Narbaiza bertsolariekin
17:30 Euskal Erromeria MP5 taldearekin
… eta sorpresa gehiago!

Elgoibar ezagutu, mingainak astindu, tripa bete… eta dantza egiten ikasteko aukera ere izango dugu. 

Ireki bihotza… Elgoibarko mintzalagunentzako!

2013-05-27

HEGO-URIBEKO BERBALAGUNON BAZKARIA

Beste behin ere euskaraz bizi eta ondo pasatu nahi dugula erakutsi dugu, oraingo honetan mahai baten bueltan bazkari  eta bazkaloste eder batean. 40 lagun, talde guztietatik hiruzpalau. Asko eta asko HABEko azterketa edo bestelako arrazoia dela-eta ezin bertaratua, baina hurrengoa laster izango delako itxaropenaz.

 
Adin guztietako lagunak helburu bakarrarekin: Horman eskegitako banderolak dioen bezala, euskaraz bizi nahia. Berbalagunek ere beren aldarria agerian utzi nahi izan zuten, eta argazki guztiak ezin direnez jarri, horra mezua ondoen islatzen duena.
 
Bazkaria ondo egon zen, eta bazkalostea zer esanik ez. Ahotsak findu eta ordubete eta erdiz
Jonuren gidaritzapean kolorea eman genion urte luzez errepikatzea espero dugun hitzorduari.
 
 
 
Datorren urterako zita jarrita dago. Mila esker denoi eta hurrengora arte.
Biba zuek!!!


2013-05-23

IBILALDIA: aldapa leunduz

2013ko Ibilaldia Santurtzin izango da, non Asti Leku ikastola dagoen.

Ibilaldi guztietan bezala egitarau ikaragarria prestatu dute oraingoan ere, goizean hasita Iluntzea arte euskaraz hainbat ekintzez gozatu ahalko dugularik: erromeriak, dantzaldiak, irrien lagunak, karaokea... txiki zein nagusien gustuak asetzeko beste izango dugularik

Bertara heltzeko arazorik ez dugu izango aurten, metro zein trenean joan baikaitezke eta horretarako zerbitzu bereziak egongo baitira.

Gainera, eguraldiak ere lagunduko omen gaitu. Pairatzen ari garen "neguberri" (oraindik negua bukatu ez dela ematen baitu) honek atsedenalditxoa emando ei digu igandean guztiok elkarrekin euskaraz goza dezagun.

Animo eta hurbildu Santurtzira!!!

oh: informazio gehiago nahi izanez gero sartu Ibilaldiaren web orrian.


2013-05-21

EUSKALDUNA NAIZ ETA ARRARO NAGO!

Bihar, maiatzak 22, arratsaldeko 19:00etan Pozokoetxeko Kultur Etxean "Euskalduna naiz eta arraro nago" bakarrizketa izango dugu ikusgai.


Barry Barrezek eta Baltziskuetak hiruna bakarrizketa saio eskaintzen dizkigute Euskal Herrian Euskarazen eskutik. Umorea oinarri, euskaldun izatearen eta euskaldun jokatzearen ondorioen gainean arituko dira bi antzezleak. Horretarako, Euskaraz Bizitzearen esperientzia kontatzen dute bi umoregileek ordu beteko saio honetan.

Zeinek esaten zuen kultura oso garestia zela? Berton kultura, euskal kultura, debalde kontsumitzeko aukera paregabea!!! Animatu!!!

2013-05-19

GALDAKAOKO BERBALAGUNEKO II.PINTXO TXAPELKETA

2013ko Galdakaoko Berbalaguneko pintxo txapelketak txapeldun berria du dagoeneko.
Iazkoa ederra izan zen, baina zaila da bien artean onena zein den erabakitzea.
Aurten bi berbataldetako eta AEK-ko zenbait ikaslek hartu du parte. Orotara 17 lagun elkartu gara ikusgarria bezain barregarria izan den txapelketa honetan.
17 lagunek parte hartu arren, 23 pintxo puntuagarri izan genituen zein baino zein goxoago.
Iaz bezala, hiru gauza hartzen genituen kontua: Zaporea, aurkezpena eta originaltasuna.
Epaiaren berri ematen eskuineko argazkian ateratzen diren hiru artista hauek. Epaile lanetan, berriz,parte hartutako guztiok izan genuen ardura berbera.

Irudian irabazleak eta saria eman zuen Roberto Moreno jauna
Maila ikaragarria egon bazen ere, Andrearen
 "Onddoz beteriko zakutxoa" pintxoak irabazi zuen lehen saria. Rubenen "Iñaki eta Kristina" maisulana bigarren postuan geratu zen eta Izaskunek brontzezko domina lortu zuen "Intxaurrak amari" pintxo gozoarekin.







2013-05-16

NESPRESSOEKIN BITXIKERIATAN!!!

Hurrengo astelehenean, maiatzak 20, nespresso kapsulak birziklatzen ikasteko tailerra izango da. 18:30ean elkartuko gara Bolintxu AEKn.



Gero eta ohikoagoak dira kafe makina hauek eta askotan hondakinekin (kapsulekin) zer egin ez dugunez jakiten, zaramara bota ohi ditugu.  Baina hori aldatzerik badugu!!! Eta bide batez bitxikeria eta gauza politak merke-merke egin: belarritakoak, eraztunak, lepokoak... 

Etorri gurekin eta uda honetan zuk zeuk egindako arrakadak harro-harro jantz itzazu!!

Guztiontzako lekua egongo dela ziurtatzeko, mesedez, eman izena lehenago hegouribe@aek.org helbide elketronikoan edota 607 14 68 55 telefonoan.

MUGARRIZ MUGARRI mendi irteera


Hurrengo igandean, maiatzak 19, Baskonia Mendi Taldeak "Mugarriz mugarri" mendi irteera egingo du. 13 kilometrotan Basauriko mugarriak ezagutzeko aukera izango dugu, baita ezagutzen ez ditugu gure herriko hainbat txoko ikusi eta mendi buelta politaz gozatzeko.

Goizeko 9:00etan geratuko dira San Migelgo "Taberna  Nagusia"n (Taberna Mayor) . 13 kilometro horietan gustura aritu ostean bertan (leku berean) eman zaio bukaera irteerari.

Hainbat berbalagun bertara joango da; beraz, mendi buelta euskal giroen egiterik badagoela frogatuko dugu. Animatuz gero, badakizue... 

GOZATU MENDIAN EUSKARAZ!!!!


2013-05-14

HEGO-URIBEKO BERBALAGUNON TOPAKETA


Galdakao eta Basauriko berbalagun maiteok:

Maiatzaren 25a ondo pasatzeko eta euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko eguna dugu.
Elkar ezagutzen ez duen jendea ezagutzeko eguna, ikasturtea elkarrekin behar den moduan agurtzeko eguna eta herri honi nortzuk garen erakustekoeguna.

Goiko argazkia atera genuen egunean bezala, oraingoan ere berdin batu gaitezen.


Aitzakia bakarra HABEko 1.mailako azterketa egin behar dutenek izango dute (eta zuek ere bazkalostera hel zaitezkete). Beraz, ez dugu ezetzik onartuko, badakizue.

ANIMA ZAITEZTE!!!

2013-05-13

PINTXO TXAPELKETA

Eguna: Maiatzak 17

Izena emateko azken eguna: Maiatzak 16

Lekua: Galdakaoko Barrengorri txokoa

Ordua: 19:00etatik aurrera


Baldintzak:

- 10 pintxo handi edo 20 txiki eraman
- Pintxoa etxetik eginda eraman
- 19:00etatik aurrera txokoan ordubetez presta daiteke

Zer baloratuko da:

- Zaporea
- Aurkezpena
- Originaltasuna