2014-02-18

TXOTX!! DANOK SAGARDOTEGIRA!!!



Noiz:       Martxoaren 15ean, larunbata
Nora:      Astigarraga eta Hernanira
Ordua:   11:30ean atera eta buelta Hernanitik 21:30ean
Prezioa:  35€


Beste urte batzuetan bezalaxe aurten ere sagardotegira egingo dugu irteera. Egun pasako irteera izango da, Astigarragako Oiarbide sagardotegira joango baikara bazkaltzera.

Euskaldunok eta sagardoa izan dugun lotura oso handia izan da betidanik. Beraz, bertoko kultura ezagutzeaz gain, eguna giro ederrean eta euskaraz pasatzeko parada duzu hau. Animatu eta etorri gurekin!!!

Informazio gehiago jasotzeko : 607 14 68 55 edo hegouribe@aek.org
Izena emateko: pasatu Bolintxu AEK euskaltegitik, Solobarria 4, Basauri

BERBALAGUN MENDI TALDEA KOSTALDEAN ERE FIN




Pasa den igandeak oparitu zigun eguraldi ona aprobetxatuz, hainbat berbalagun Kobaroneko paseoa egitera joan ziren. Paseo lasaia, polita eta aldaparik gabekoa. Goiz pasa polita eta garrantzitsuena giro euskaldunean.

2014-02-06