2014-12-18

ABENDUAREN 18tik 21era EUSKAL DISKO ETA LIBURU AZOKA GALDAKAON


Bost urteren ostean Galdakaoko Udalak Euskal Liburu eta Disko Azoka antolatuko du berriro, abenduan bertan. Aurtengo ediziorako karpa handi bat ipini da Mugaburu kalean, eta horren babesera, auditoriuma eta zortzi stand, bai momentuan momentuko liburu eta diskoen eskaintza egiteko, bai Azokaren babespean antolatuko diren emanaldiez atseginez gozatzeko.
Ostiralean, abenduak 18, izen handiko idazleak izango ditugu gure artean, batzuk euren lanak sinatzen, arrastiko 18:00etatik aurrera:
Iñigo Roque, 2014ko Euskadiko Literatura sariduna, "Gauzen ordena naturala" lan saritua nahiz "Post-it bizitzak" sinatzen. Eta Jon Arretxe idazlea "Hutsaren itzalak" (2014, Erein) azken liburua nahiz aurrekoak izenpetzen.
Eta beranduago, arrastiko 19:00etan, Bernardo Atxaga eta Jabier Muguruza “Paradisua eta katuak” literatur errezitaldia eskaintzen, azokako auditoriumean bertan.

Azokaren egitaraua 

Abenduak 18

11:00 Liburu azokaren irekiera
18:30 Azokaren inaugurazio ekitaldi ofiziala
19:00 Poesia musikala. Mikel Bikandi hirukotearen aldetik
Galdakaoko Musika talde instrumentala

Abenduak 19

19:00 “Paradisua eta katuak” literatur errezitaldia
Bernardo Atxaga eta Jabier Muguruzaren eskutik

Abenduak 20

12:30 Máximo Moreno Abesbatza eta Udal Musika banda
19:00 “Lurraren Memoria” ikuskizun errezitatibo-musikala
Toti Martínez de Lezea eta Maite Itoizen eskutik
20:30 Maider Legarretak Hodei Egiluzen alde konposatutako kantuaren aurkezpena.

Abenduak 21

18:00 “Katillukadak” Txotxongilo antzezlana
Kontakatillu taldearen eskutik
Azokaren ordutegia: 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era


2014-12-10

BASKOTT GAUA 2014

Aurten, berriz ere, Basaurin Baskott gaua ospatuko dugu. Abenduaren 19an izango da eta nazioarteko kapela tradizionalen  txapelketa eta kopla sariketa egingo dugu. Kapelak tuneatuko ditugu eta gabonei buruzko koplak asmatuko ditugu.

 

Egitaraua honakoa izango da:

 
20:00 Urduña tabernan elkartuko gara, eta urteko azkenengo Kantuka saioa egingo dugu Dangiliske taldearekin.

20:15 Zonako tabernetatik kantuka ibiliko gara.
22:00 Mokadutxoa egiteko ordua Zehatzan.
23:00 Sari banaketa:
       1.Kapelarik onenari
       2. koplarik politenari

 


 

2014-12-04

GALDAKAOKO MINTZODROMOA




Euskarak ez luke egun seinalaturik izan behar egutegian, urteko 365 egunak behar dituela esaten dugu euskaltzaleok. Berbalagunoi ez digute gogorarazi behar euskara kalera ateratzearen beharra, astero-astero ateratzen baitugu. Hala ere, abenduaren 3a bezalako egunetan, badago elkartzeko eta aldarrikatzeko beharra, eta horixe egin genuen atzo goizean Urreta Kiroldegian.





Euskaltegietako eta institutuko ikasleak Berbalagunekin elkartu genituen Galdakaon lehenengoz antolatu dugun Mintzodromoan. Arratsaldean, Euskararen Nazioarteko Egunaren egitarauaren barruan zegoen ekitaldian hartu genuen parte, eta zera galdetu ziguten: "Zer egin duzue Mintzodromoan?" Euskaraz hitz egin. Azalpen eta zehaztasun gehiago eman genituen arren, hori izan zen hitz gutxitan egin genuena. Hori bezain gauza sinplea: Euskaraz hitz egin, euskaraz txokolate beroa edan, euskaraz barre egin, euskaraz eztabaidatu...euskaraz bizi!!!