2015-02-22

BASAURIN KANTUKA, OTSAILAK 22


Igande honetan, hilaren 22an, Basaurin Kantuka jarduera egin dugu, lehenengo aldiz Basauri Koral Elkartearen gidaritzapean. Euria egin arren, hainbat lagun bildu gara kantatzeko, baita gogotsu aritu ere.




2015-02-18

BASAURIKO MINTZODROMOA

kaixo lagunok,

 

Basaurin euskal hiztun asko biltzeko asmoa dugu martxoaren 5ean egingo den Mintzodromoan. Pertsona ezberdinak gai diferenteen inguruan hitz egiten jarriko ditugu ordu eta erdiz Solobarria plazako karpan, bai goizez bai arratsaldez, tartean mokadutxoa ere hartzeko aukera izango dutelarik. Horretararako, zuen parte-hartzea ezinbestekoa da. Erakuts dezagun Basaurin be badagoela euskaraz hitz egiteko parada ederra, animo eta eman izena Basauriko euskaltegietan otsailaren 27a baino lehen!


2015-02-11

ASTEAZKENEKO BASERRI TABERNAKO BERBALAGUNAK MAHAI BITAN GOXO-GOXO


Abenduaren 3an antolatu genuen Mintzodromoa eredu hartuta, antzeko zerbait egin behar izan dugu gaur asteazken goizeko berbalagunok, mahai berean denontzako leku nahikorik ez zegoen eta.
Talde bakarra, baina bitan zatituta, seinale ona. Ea hemendik gutxira beste mahai bat okupatu eta taberna goitik behera euskaraz janzten dugun!

2015-02-09

GALDAKAOKO INAUTERIAK OTSAILAREN 13tik AURRERA

Ate joka ditugu 2015eko inauteriak, eta urtero legez egitarau zabala eskaintzen digute udalak eta herriko hainbat taldek jai hauetan ere euskaraz gozatu ahal izateko.

OTSAILAK 13, OSTIRALA

17:00. Disko berbena txiki. Ardanza parkean
19:30. Inauterien desfilea Plazakoetxetik
eta jarraian inauterien hasiera Kurtzeko plazan
20:30. Goizuetako Zaragi-Dantza eta Baztango Sagar-dantza

OTSAILAK 14, LARUNBATA

17:00. Inauteriak Urreta parkean. (3urtetik 15era)
19:00. Altsasuko inauteriak Kurtzeko plazatik Santi Brouard enparantzara
20:00. Mozorro lehiaketa Santi Brouard enparantzan

Jarraian "Haitzama" erromeria

OTSAILAK 15, IGANDEA

17:00. Haurren inauteri dantzak kalerik kale. Kurtzeko plazatik
17:30. Haurren inauteri dantza alardea. Ardanza parkean
18:00. Haur tailerrak. Inauterietan birzikla zaitez. Ardanza parkean

OTSAILAK 17, ASTEARTEA

17:30. "Txirri Mirri eta Txiribiton" haur berbana. Ardanza parkean
19:00. Mozolloker erretzea. Kurtzeko plazan


2015-02-02

OSTEGUN ARRATSALDEKO TALDEAK SASOI BETEAN


Sagardotegiko irteera nahikoa ez eta, urtero legez, afari dotorea antolatu du aurten ere ostegun arratsaldeko taldeak. Gainera, ordubete lehenago geratzen den taldeko kide bi animatu ziren. 

Pintxo goxoak, entsalada eta sukaldariak esan nahi ez digun saltsa berezi batez hornitutako saiheski erreak afaldu genituen. Hori guztia gutxi balitz, postre ikusgarri batek eman zion amaiera afariari. 

Afaria amaitu eta gero, euria barra-barra ari zuela ikusita, txokoan geratu ginen iji eta aja mahai-jolas dibertigarri batzuekin gozatzen.


Sagardotegirako beroketa eginda dago. Ea txokoan bezain ondo pasatzen dugun bertan!!!

Kaixo lagunok,

Otsailaren 22an, Kantuka saio berritzailea izango dugu, lehenengo aldiz Koral Elkartearekin egingo baitugu. Horrez gain, ostiraletik igandera pasa dugu ekimena, oraingo honetan eguerdian egingo dugularik, 13:00etatik 15:00etara hain zuzen ere. Beraz, inoiz baino gehiago parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, Basauriko kaleak musikaz eta euskaraz bete nahi ditugulako!