2015-10-22

KREDITUA ANTZEZLANA SOZIAL ANTZOKIAN



Bihar, urriak 23,  "KREDITUA" antzezlana ikusi ahal izango dugu Basauriko Sozial Antzokian. Ordutegia ez da aitzakia izango antzezlan zoragarri hau ikusteko, goizez zein arratsaldez izango baitura saioak. Goizez 12:00etan (bertan ez da txarteldegia zabalik egongo; beraz sarrerak gure bitartez lortu beharko dituzue gaurko egunean zehar). Arratsaldekoa 20:30ean izango da.

Sinopsia:

Banku-sukurtsal bateko zuzendaria bazara, kontuz ibili! Orain arte gure mundu zibilizatu honetan, norbaitek dirua behar bazuen, bankura joan, kreditua eskatu eta gehienetan ematen zenion. Gaur egon, ordea, ez duzu fidatzerik. Beharbada, kreditua ukatzen badiezu, aurrean jarriko zaizkizu; kartak mahai gainean jarriko dizkizute, eta esango dizute ezen, dirurik ematen ez badiezu, inadr handiko neurriak hartuko dituztela. Gaur egun, dirua ematen ez baduzu, auskalo, mehatxua egiazkoa izan daiteke, eta zerbait egin eta bizitza hondamendira eramango dizute.


2015-10-14

"AMAMA" PELIKULA, TORREZABAL KULTUR ETXEAN



Urriaren 16an, 22:30ean

Urriaren 17an, 19:30 eta 22:30ean

Urriaren 18an, 19:30 eta 22:30ean

Urriaren 19an, 20:00etan



4 euro (3€ ikuslearen egunean)


Zuzendaria: Asier Altuna

Aktoreak: Iraia Elias, Kandido Uranga, Klara Badiola, Ander Lipus, Manu Uranga, Amparo Badiola eta Nagore Aranburu

2015-10-09

PILATES IKASTAROA


2015-2016 ikasturtean zehar PILATES IKASTAROA izango dugu estreineko aldiz. Pilatesa ezagutzen ez duzuen horientzat, jakin Pilates metodoa gorputza eta burua landu eta zaintzeko gimnasia, arnasketa eta erlajazioa elkartzen dituen metodoa dela.

Gurekin etorriz gero euskaraz berba egiteaz gain, gorputza eta burua sano sano izango dituzu irakaslearen agindu eta argibideak betez gero.

Ostiraletan elkartu gara, 17:30-18:30 bitartean, Pozokoetxeko Kultur Etxean. Eskola egutegia izango dugu eta Gabon eta Aste Santuan opor txikitxoak izango ditugu.

Ikastaroaren prezioa 30€koa da. Plazak mugatuak dira eta urriaren 30a arte egongo da zabalik izena emateko. 

Aukera paregabea! Ez utzi azken momenturako!!!

PUNTU BERBATALDEA





Basauriko jaiak gainean ditugu; baina hauekin bukatu bezain laster, PUNTU BERBATALDEA martxan jarriko da. Berbatalde ezberdina dugu hau, kafea-edo hartzeko elkartu beharrean puntu eta crochet-a egiteko elkartzen da.

Astero ordu batez elkartu ohi da, astelehenetan, arrastiko 18:00-19:00 bitartean, Pozokoetxeko Kultur Etxean. Eta ikasturtean zehar hainbat tapauki, txano... eta egin ohi dituzte.

Puntu edota crocheta egiten ikasi nahi baduzu, edota dagoeneko jakin eta lagunartean aritu nahi badazu, hauxe da zure tokia. Animatu eta etorri gugaz!

Eta noski, DEBALDE!!!!