2015-11-24

ABENDUAREN 3AN, GALDAKAOKO MINTZODROMOA

Agirre Lehendakariaren plazan egingo dugu, 10:00etatik 11:30era. Euria egiten badu, kultur etxean antolatuko dugu.

Aste osoa duzue izena emateko. Baldintza bakarra: euskaraz hitz egitea

2015-11-21

GALDAKAOKO AURKEZPEN JAIA


Lagun zaharrak, aurtengo "fitxajeak" eta euskaltegietako zenbait ikasle elkartu dira ohikoa dugun urteroko aurkezpen jaian.

 


Jaiari behar den moduan ekiteko, pintxo goxoak prestatu zizkiguten Topako sukaldariek. Edaririk ere ez zen, mokaduari laguntzeko eta eztarriak karaokerako prestatzeko. Nagusiek ez ezik umeek ere bapo askaldu zuten, bai jauna!








Azken aldian, moda-modan dagoen photocall bereziak ere zer esana eman zuen. Izan ere, bertaratutakoak taldeka jarri eta euskararen aldeko mezu bana idatzi behar izan zuten. Aurtengo leloari kasu eginda, dotore jarri ziren partaideak. Neska talde hau, bibote eta guzti! LOTSARIK GABE





Eta jaiari ginda jarri genion karaoke dibertigarri batekin. Hona hemen talde animatu bat bere irakaslearen gidaritzapean "Aitormena" kanta mitikoa abesten. Ze ondo moldatu ziren denak!  Datorren urteko hitzordua jarrita dago.




2015-11-06

ASTEBURU HONETAN, UMEENTZAKO ZINEMA GALDAKAON


MARKO MAKAKO ETA KARIBEKO PRIMATEAK




Eguna: azaroak 7 eta 8

Ordua: 17:00

Lekua: Torrezabal Kultur Etxea

Prezioa: 4€